Centroa, hiru lan-materialetatik sortzen da: Centrale izeneko prozesu artistikotik, Etxe Arrazionala deitzen denaren esperimentaziotik eta David Lynchen Lost Highway pelikulako etxearen barandaren deskontestualizazioa eta honen formaren garapenetik. 

Hiru lan-ildo, hiru material, hauetatik abiatzen da Centroa proiektua. Guztietan oinarrian dagoena, lan-prozesuaren baitako formaren inguruko hausnarketa zein esperimentazioaren lanketa da...

julen agirre egibar

Julen Agirre Egibar (Azpeitia, 1984) artista da eta gaur egun EHUko Arte Ederretako Fakultateko Pintura Departamentuan tesia amaitzen ari da. Bere praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina batzuetara gerturatzen den. Bereziki, arkitektura eta eskulturaren arteko eremuan lan egitea interesatzen zaio.

CENTRALE eta CENTRALE II izeneko bakarkako erakusketak egin ditu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko erakustaretoan (Bilbao) eta Oxford Aretoan (Zumaia) hurrenez-hurren.

2014. urtean zehar, San Diegoko (Kalifornia) Space 4 Art arte galerian, Riding to Amarillo izeneko talde erakustetan parte hartu du, baita Bilboko Bizkaia Aretoko California talde erakusketan ere. 2013. urtean Gipuzkoako Artista Berrien Programaren baitan, Koldo Mitxelenako erakustaretoan erakutsi du bere lana.

2014ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran Oiartzun izeneko animazio lanagatik saritua izan da.