Donostia, 1978. Honako film hauen egile da: Los Faquires (2009), La Madre (2010), Las Voces (2012) eta Desheredada (2016). Aguilar de Campooko jaialdiko zuzendaria izan da bost urtez. Gaur egun, programatzaile independentea da —MAPA-Arteleku, MACBA (Buenos Aires)— eta zinemarako idazten du.

Zinema dokumentalari buruzko prestakuntza lortu zuen Avellanedako Arte Zinematografikoko Institutuan. Ondoren, bere ikasketak osatzeko, Zuzendaritza Zinematografikoan lizentziatu zen Zinemako Unibertsitatean (FUC). Kulturaren arloko kudeaketa eta jardueretan hartu du parte, hala nola Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdiko Talent Campus-en. Gaur egun, Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoko ikus-entzunezkoen departamentuko koordinatzailea da. Han, zinema- eta bideo-zikloak kudeatzen eta programatzen ditu. Horrez gain, arte-komisario independentea da eta ikus-entzunezkoen programazioan aritzen da.

jardunaldiak

2015 otsailak 3

erlazioak

this is just to say (denegri/caprin/ olivera/galuppo)

orainaldiaren erretratua:

TIJTS etengabeko prozesuan dagoen ikus-entzunezko obra bat da, 140 bideotik gorako corpus bat sortu duena. Malena Souto eta Tamara García Iglesias sortzaileak eta PUENTE proiektuaren arte-komisarioak arduratu dira TIJTSen komisariotzaz. Orain, EREMUAKi esker, obra hori lurralde osoko hiru arte-zentrotan egongo da ikusgai. TABAKALERAn egongo da lehenbizi. 

I have eaten the plums
that were in
the icebox...

Bazen behin ohar bat hozkailuaren atean. Eta oharra olerki bat zen. Eta olerkiaren izenburua zen: THIS IS JUST TO SAY. Olerki horrek eguneroko ekintza baten sorreran du hasiera, eta ekintza horren kontzientzia estetikoan du garapena; ondoren, olerki bilakatzen da. Horrela sortu zen TIJTS bideo-proiektua.

2012an, Andrés Denegri eta Gustavo Caprín artistak, bien artean Buenos Aires eta Barcelona arteko distantzia zegoela, pieza azkarrak sortzen hasi ziren, euren bizitza erregistratzen zuten ikusizko oharrak, egunkari partekatu bat, Wiliam Carlos Wiliamsen olerkiaren lagunarteko espiritua ahotan hartuta.

Gustavo Caprín zientzialari eroaren eta Andrés Denegri poeta goibeltsuaren arteko bi urteko posta-trukearen ondoren, beste bi artista batu ziren proiektura: Javier Olivera, Montevideotik (Uruguai), eta Gustavo Galuppo, Rosariotik (Argentina).

Jatorriz argentinarrak diren lau artista horiek adierazpen-aukerak bilatzen dituzte, teknikari esker eta erregistro-gailuen hizkuntza kritikoa erabiliz. Horrenbestez, etengabeko work in progress batean, mugimenduzko irudiaren funtsari buruz hausnartzen dute.

TIJTSek urruneko lekuen inbentario bat sortzen du; urruneko lekuak dira intimitatean, baina baita maila politikoan eta historikoan ere. Artisten hirien eta ohituren zati bat ikus daiteke, haien hizkuntza-erabileraren zati bat. Bideoetako irudiak ekoizpen arranditsuagoko eta gezurtiagoko fikzioetako irudietatik aldentzen dira, eta beraz, ezagutza jakin bat sortzeko aukera ematen digute. Eta horri esker, obraren izaera kontuan hartuta, gune jakin bat sortzeko aukera.

Elkarrizketa eta hausnarketa bideratzen dituen obra bat da. Eta argitasuna ematen du bideoartearen edo bideo esperimentalaren sorkuntzan, toki-mailan zein nazioartean.