Proposamen hori 2013az geroztik jorratu da hainbat lekutan; hitzaldiak, Analphabet Orchestra* saioak eta lanen erakusketak biltzen dituzten programen bateratzea da, eta orain arte landutako guztiaren inguruko argitalpena izan da horren guztiaren ondorioa...
Argitalpen honek Analphabet Orquestra proiektuan du oinarria. Proiektu horrek, musika-jardueraren bidez,...
Orkestran, programan eta argitalpenean (zenbait edukitan eta kanpoko forman) lantzen dena hizkuntza bat ezarri aurreko horretan eta adierazte hutsaren emaitza izatean oinarrituta dago.
Lan hau elkar osagarriak diren bi prozesutan dago banatuta...
larraitz torres zumelaga
Larraitz Torres artista da. Pop kulturako materialak erabiltzen ditu zentzu berriak eman eta beste elkar-ulertze batzuk sortuko dituzten harremanak eraikitzeko zubi gisa. Plastificción performancearekin eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari (Mugatxoan-Artelekuk ekoitzi zuen 2003an). Ordutik, honako toki hauetan egon dira bere lanak ikusgai: Permanent Vacation Versión (Artium-Gasteiz), Inicio-Nowness (La Casa Encendida-Madril), Colombina´s* proiektu musikala Sandra Cuestarekin (http://somoscolombinas.blogspot.com/),
The landscape The song The make up (Marfa, AEB), Sec.Int.Night (DAI/Casco, Herbehereak) eta Analphabet Orquestra (Centro Ricardo Rojas, Buenos Aires, Paf-st.Erme, Larraskito-cluba, Tabakalera, Casco-Utrecht, Dai-Arnhem).