Bilbo 1974). Musika arloko prestakuntza du, hain zuzen, pianista-prestakuntza. Isabel Bernalekin batera, Bilboko “Neskaixe” liburu-denda feminista eta kulturgunea zabaldu zuen 1998an...

erlazioak

imagen ugalde+comella

Lalavandera es una plataforma editora que los artistas Elena Aitzkoa y Raúl Domínguez inauguraron en 2013 con su propios libros.

leire ugalderen liburua

Pozarren nago La Lavanderan argitaratzeagatik, Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguezekin.

Oraindik ez dakit nolakoa izango den liburua.

Antolatzen hasi naizen infinitutasunak kikildu egiten nau.

Ez dakit zer dagoen ere.

Garbiketa egiteko urte polita eta gogorra izango da. 

Bere garaian behar izan nuen testu bakoitzari eskerrak emateko unea (bizitza berri batera eraman ninduten, orain gogoan ez badut ere).

Ikerketa batzuk hasita egongo dira, egunerokoa, kontakizuna.

Koadernoan boligrafoz egin dudan marrazkiren bat.

Lurrundu egin diren idatzi batzuk: euren baitan galtzen doazenak, ezerezean gelditu arte.

Bigarren ahots batzuk.

Liburuaren errealitatea, liburua bera lantzen den garaiaren araberakoa izango da.

Konposizioari buruzko ideiaren bat badut (kanpaiak bezalako liburua izatea nahi dut).

Testuetako asko erori egingo dira, eta geldituko direnak… gauza berri bat izango dira

Horiek aipatuz noa, mantra batean bezala

 

Elena

 

China

 

Fanny Mendelssohn

 

Argitasuna beharrean jendeak zergatik ikusten du eromena A.Artaud-en marrazkietan

 

Nataliarekin dantza egin izana.

 

Nire familiari buruz ere hitz egingo dut,

amari, aitari eta nebari buruz.

Esango dut horiek maitatzeagatik izan dela dena.

Ezagutu nituen lehen izakiak izan ziren.