topaketetan eskeinitako pasta plateraren argazkia

L’occasione topaketa publikoen ekimen gisa abiarazi zen. 2011tik 2015era, topaketa horiek Susana Talayeroren etxean egiten ziren, Bilboko Alde Zaharrean. Susanak, Jesús Arpal Moyak eta Aimar Arriolak autogestionatutako lankidetza-proiektu artistikoa zen. Tarte labur baten ostean, berriz aktibatu da L’occasione, oraingo honetan, Amparo Badiolarekin lankidetzan.

l'occasione

L’occasione proiektuaren xedea gertuko komunitateari hainbat motatako eta formatutako proiektu eta esperientzia artistikoak partekatzeko eta aurkezteko esparrua eskaintzea da.

L’occasione proiektuak izaera esperimentala du, eta jarduketa artistikorako ekintza eta topaketarako gune gisa aldarrikatzen du etxea. 2017ko uztailean hasi eta urtebetez garatuko da. Programazioan parte hartzera gonbidatu diren artistez gain, L’occasione proiektuak ustekabeko izaera koiuntural handiagoa izango duten beste topaketa batzuk antolatuko ditu, urte berean, L’occasione con i baffi izenarekin.

Topaketak Bilboko Alde Zaharrean kokatutako bi etxeetako batean egingo dira, berriz ere, etxekoa/etxekotua eta publikoa/pribatua binomioak irauliz; gainera,  horien izaera abegikorrari eutsita, plater bat pasta eskainiko zaie parte-hartzaileei, aurreko edizioan bezala.