Kontzertua NK Berlin-en, 2015eko irailaren 6an. Glen Schena-ren argazkiak

Sei lagunek partitura bat joko dute Atenasen eta Kasselen, hainbat jarraibidetan oinarrituta, documenta 14 erakusketak  iraungo duen 163 egunetan. Performantzia hori streaming bidez emango dute documentaren webgunean, eta artxibategiak archive.org helbidean egongo dira eskuragarri...

mattin artiach

Mattin (Mattin Artiach, Bilbo, 1977) zaratarekin eta inprobisazioarekin lan egiten duen artista  da. Era berean, inprobisazioaren konnotazio politikoei buruzko artikuluak idazten ditu. Mattinek birak egin ditu Europan, Amerikan, Asian, Australian eta Zeelanda Berrian. Halaber, arteari eta soinuari lotutako hainbat erakusketa eta ekitalditan parte hartu du. Mundu zabaleko hainbat disko etxetan 80 disko baino gehiago editatu ditu, eta w.m.o/r disko etxe esperimentalaz arduratzen da.

Anthony Iles-ekin batera, Ruido y Capitalismo izenburuko liburua argitaratu du (Arteleku-Audiolab 2010).

2012an,  CAC Brétignyk eta Taumaturgiak Unconstituted Praxis izenburuko liburua argitaratu zuten. Liburu horrek Mattinen testu eta elkarrizketa asko jasotzen ditu, baita berak bakarrik eta lankidetzan egindako performantziei egin zaizkien kritikak ere.

www.mattin.org