AMCAL

AMCAL 2018 (A Methodology for the Critical Analysis of Land) Mikel Eskauriazaren proiektu bat da.

mikel eskauriaza

Bilbo, 1969. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn (1987-1992an) eta argazkigintza-ikasketak New Yorkeko International Center of Photographyn (2000-2002an). Argazkigintzan eta paisaia-generoan aritzen da laurogeita hamarreko hamarkadatik hona. Argazkigintza erabiltzen du lurraldeko fenomenoak eta prozesuak, bai eta beraien ondorio fisiko, politiko, ekonomiko eta sinbolikoak ere, behatzeko, dokumentatzeko eta interpretatzeko. Azken proiektuen artean aipagarriak dira: A Methodology for the Critical Analysis of Land (2000tik aurrera abian), BAPORAK. La flota vasca en el océano Índico (2013-2017an) eta Deusto Block #26 (2010ean).