erlazioak

irudia

Jardunaldi hauek gogoetarako gune bat izateko sortu dira, arte-jarduerari buruzko gai garrantzitsuak aztertzeko. Gai horietako batzuk "programatzea", "editatzea", "ekoiztea” eta dira. Era berean, jardunaldiek beste helburu bat dute: eremuak programak azken bi edizioetako deialdi irekian gauzatutako proiektu eta ekimenak ikusgai jartzea.

moritz kung eta mela dávila

programatzea, editatzea, ekoiztea II

2015eko ekainaren 23a

Moritz Kungen eta Mela Dávilaren hitzaldia (Arts Libris)

Moritz Kung Bartzelonan bizi den erakusketen komisarioa eta editorea da. Artista- liburuaren munduan espezialista da. 2015ean hainbat argitalpen-jardueraren komisarioa izan da Arts Libris (Bartzelona) deiturikoaren barnean. Edizio garaikidearen nazioarteko topagune garrantzitsuenetako bat da hori.

Mela Dávila Freirek Filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta CGAC (Santiago de Compostela), MECAD / Media Centre d’Art i Disseny (Sabadell) eta MACBA (Bartzelona) zentroetan lan egin du. Azken horretan, Argitalpenen Departamentuko arduraduna izan zen 2000 eta 2005. urteen artean, eta Ikasketa eta Dokumentazio Zentroko zuzendaria da 2006tik. Hanburgon bizi da 2012. urtetik.