erlazioak

Uztailak 15  – Irailak 2,  2018
Ostegunetik igandera, 11etatik 14era

 

 

 

 

 

imagen del program Harriak. Diseño

HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako ...

Trenza: programa

2018 uztailak 22

KONTZERTUA. MIGUEL A. GARCÍA & ENSEMBLE [ANDREA BERBOIS, ESTI IBARRA, GARAZI NAVAS & FERNANDO ULZIÓN]
11:00etan (gutxi gorabeherako iraupena: 45 minutu)

Izen horren pean etengabe garatzen ari diren musika elektroakustikoko piezak jaso ditut, Bilboko hainbat artistarekin elkarlanean egindakoak. Musika elektronikoaren, zaraten, tresna akustikoen eta ahotsen hibridoak dira, musika klasiko garaikidearen eta martetar samarra (baina dotorea) den film baten soinu-bandaren artean sailka daitezkeenak. Proiektu honekin zuzeneko aurkezpen pare bat besterik ez dugu egin, taldekide eta tresna ezberdinak erabiliz, baina gauzak ondo joan dira.
 

PASEOA BEATRIZ SETIENEKIN
12:00etan (gutxi gorabeherako iraupena: 20 minutu)

Kaixo, Beatriz naiz. Nirekin paseo hori egitera gonbidatu nahiz zaituztet. Paseoan zehar geldialdi batzuk egingo ditugu, eta horietan hitz egingo dut. Hitz egingo dut lorategian dauden landare batzuei buruz, harrizko hormei buruz eta indianoen etxetzarrari buruz, hau da, Gueñesko Udalari buruz. Dakizkidan gauza batzuk eta asmatuko ditudan beste batzuk kontatuko dizkizuet. Espero dut une atsegina pasatzea lorategi eder horretan.

Parte-hartzea doakoa da, aurrez izena emanda. Horretarako mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara: maiavillotdd@gmail.com.

HAU HARRIEI BURUZ DA
TAILERRA CLAUDIA REBECA LORENZO ETA ESTI IBARRAREKIN
12:30ean (gutxi gorabeherako iraupena: 90 minutu)

Lorategitik hartzea, eskuekin hartzea. Ukitzea, aurpegi bat margotu edo beste edozer gauza pintatu. Harriak, ukitzera, gonbidatzen zaituztegu. Lorategian elkartuko gara, Bearen paseoan, berak hitz egin bitartean materiala bilduko dugu. Harriak pintatuak izateko, elementuak itsasteko, elkartzeko, izkutatzeko, begiratzeko. Denok zarete ongi etorriak zuen adina zein esperientzia dena delakoa izanik.

Edonorentzat. Parte-hartzea doakoa da, aurrez izena emanda. Horretarako mezu elektronikoa bidali behar da helbide honetara: maiavillotdd@gmail.com.

Ekitaldi guztiak ARENATZarte parkean izango dira, Güeñes-en.