argazkia Gabriela Kraviez

Argazkia Gabriela Kraviez

Donostia, 1969. Donostian du bizilekua eta lantokia. Erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan hartu du parte, besteak beste, honako hauetan:

[martillo puño- flecha dedo]. Bakarkako erakusketa, kuradorea Catalina Lozano, Parallel galeria, 2017, Mexiko DF / Restos materiales, obstáculos y herramientas. Sao Pauloko 32. Biurtekoa, 2016 / Can-ni-faire. Bakarkako erakusketa, CarrerasMugica, 2016, Bilbo 0>/ Une machine désire de l’instruction comme un jardin désire de la discipline.<}0{>/ Une machine désire de l’instruction comme un jardin désire de la discipline.<0}

 Erakusketa kolektiboa, kuradorea Catalina Lozano, Frac Lorraine, 2014, Metz / (A.T.M.O.T.W.) Xabier Salaberria. Proceso y Método, Guggenheim Bilbao, 2013 / The Society Without Qualities. Erakusketa kolektiboa, kuradorea Lars Bang Larsen. Tensta Konsthall, 2013, Stockholm / Inkontziente/Kontziente. Erakusketa kolektiboa Scenario 1 about Europe, kuradorea Peio Agirre. GFZK, 2011, Leipzig / Eine grammatik der dritten person. Erakusketa kolektiboa, kuradoreak Burkhard Meltzer eta Tido von Oppel, Corner College, Zurich / Inkontziente/Kontziente. Bakarkako erakusketa, CarrerasMugica, 2011, Bilbo/ Cold Front. Kuradorea Chus Martinez, 2008, Kunstverein Frankfurt Gaur egun, besteak beste, Catalina Lozano kuradore duen Ganar Perdiendo erakusketako partaide da CCentro Madriden.

erlazioak

harriarena dirudien zarata ezkerreko pneumatikoan

Xabier Salaberriak gonbidapena jaso zuen Bartzelonako Halfhouse gune berrian erakusketa kolektibo baten komisario izateko, eta hori izan zen proposamen honen abiapuntua. 9 urteko jardunaren ostean, Halfhouse-k etapa berriari ekin dio 2018an, tokialdatu da eta artistak komisario dituzten erakusketa kolektiboen zikloa jarri du martxan. Luis Bisbe eta David Bestué artistek antolatutako erakusketen ondoren etorri da Xabier Salaberriak prestatutakoa, eta Ainara Elgoibar, Oier Etxeberria, Gabriela Kraviez, Jorge Satorre eta Salaberria bera ditu partaide.

Bildutako artista bakoitzaren lanaren berezitasuna da erakusketa gauzatzeko metodologiaren oinarria. Posizioak partekatuz doaz, eta une batean espazio bera partekatu beharko dute, eta horrek aukera ugari dakartza. Egokitzeko edo ez egokitzeko aukera, erosotasun- edo deserosotasun-sentsazioa, eta baita haien arteko adeitasuna edo etsaitasuna ere.

Ildo horretan, azpimarragarria da erakusketaren egitura aldatuz joango dela proposamen bakoitzak aurrera egiten duen heinean. Lan bakoitzak gunera egokitzeko edo ez egokitzeko dituen aukerak eta muntaketa bateratua ere egitasmoaren gakoak dira.

Erakusketa 2019ko martxoa eta apirila bitartean egingo da. Erakusketa-proposamena jendaurrean ezagutzera eman ondoren, gertatutakoaren gaineko gogoetek jarraitu egingo dute, prozesu kolektiboaren hasieratik izan den moduan.