ortzi da zerua

Pertsonaia bakarra duen irrati-eleberria, nork eran ezik, nori eran idatzia; Inesi, alegia. Bien tartean – hala omen zan – Santa Teresak asto bat zeukan.

olatz otalora

Algorta, 1990. Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHUn, Bartzelonako Unibertsitatean eta Kalostran (Donostian). 2015ean, Eusko Jaurlaritzaren ekoizpen-beka lortu zuen. Egonaldiak egin ditu Constanten (Bruselan) eta BilbaoArte Fundazioan (2016). Berrikitan, Tabakalerak Casablancan (Marokon) bultzatu duen Alam Al-Mithal proiektuan hartu du parte, eta 2016an eremuak-en Harriak programan ere izan zen, Dulantziko Micaela Portilla aretoan egindako Erromantiko erakusketaren bidez. 2013az geroztik artista-laguntzaile eta galeria-laguntzaile lanetan aritu da, eta testuak argitaratu ditu arte-plataformetan eta hezkuntza-proiektuetan.