Donostia, 1970. Arte Ederretako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, 1995ean; Erasmus bekaduna Oportoko Arte Ederren Unibertsitatean. Ikastaroak eta bekak egin ditu Artelekun, Bilbaoarten, Miró Fundazioan, Mojácarren eta Taviran. Proiektu kolektiboetan parte hartu du, bai erakusketetan, bai Interneten. Banakako erakusketak ere egin ditu hainbat aretoan. Bideoa, musika, argazkia eta marrazkia landu ditu bere lanetan. Autoedizioak: Instantes en el paraíso, Huída (Música abstracta) eta Abismo.

persecución

Musika, bideoa, argazkia, marrazkia eta testuak barne hartzen dituen proiektu prozesuala da, liburu batean gauzatua. Egunero garatuz joan da duela urte batzuetatik. Erreferenteen etengabeko dekonstrukzioa (edo deuseztapena) egiteko lana da. Alde batetik, bere eredua erabiltzen du zuzenean, eta bestetik, aldaketak egiten ditu behin eta berriro.

Egia esan, Godard-en Week-end filmaren alderdi batzuk hartzen ditu. Beste burges-bikote batek (pertsona bera dira) eguneroko bizitzaren miseria moraletik ihes egin eta paradisua aurkitzeko egindako beste bidaia iskanbilatsu bat. Autoa, aldi berean, hari gidari metaforikoa, salbabidea eta arazoaren (kolapsoa) arrazoia (sinbolikoa) da. Mendebaldearen hasiera eta amaiera. Kapitalismoa.

PERSECUCIÓN kontakizun hutsegina da, marrazki izoztuekin eta elkarrizketa hilekin osatua. Ausa eta kaosa erabiltzen ditu sekuentzia bukatugabeen kontakizunean ordena jartzeko. Pertsonaiak lekuz kanpo daude eta esaeren bidez erantzuten diote elkarri, kontraesanetan eroriz. Haien pentsamenduak, beldurrak, ametsak, ideiak... erakusten dituzte. Absurdoa ospatu besterik ez dute egiten.

Honelako gaiak agertzen dira obsesiboki: zer da konbentzionala, nola detektatu, nola deuseztatu eta, azkenean, nola berreskuratu. Marrazkira bertara egindako bidaia da liburua. Alderdi figuratibotik abstraktura, marratik orbanera, argazkitik grafikora.