Balmaseda, 1990. Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaduna da Mondragon Unibertsitatean. Balio anitzeko ibilbidea egin du hasiera-hasieratik eta, hartara, orotariko lanak burutu ditu: komunikazio-diseinutik hasi eta arte-ikerketaraino eta kultura-pedagogietaraino. Bartzelonan ikusmen-arteko eta hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, Experimentem amb l ́Art zentroan aritu zen. Arte-bitartekotzako proiektu bati lotu zitzaion bertan, Fundació Antoni Tàpiesekin eta Escola Dovellarekin lankidetzan. Ikusizko Arteari eta Kulturari buruzko Nazioarteko I. Kongresuan Montevideoko Unibertsitateak argitaratutako artikuluan jaso zen esperientzia hori. Gerora, Tabakaleran (Donostian) egin zuen lan, nanashibui arte- eta diseinu-espazioan.

Balmaseda, 1992. Arte Ikerketako eta Sorkuntzako graduduna eta MA da EHUn. Ondoren,Tomas Rullerrek zuzendutako Atelier de Performancen osatu zituen ikasketak, VUT Unibertsitatean (Txekiar Errepublikan). Montehermoso Kulturuneko (Gasteiz) 2019ko Erakusketa Programarako hautatu dute. Bestalde, Casal Solleric Artista Erakusketaren Saria irabazteaz gain (Palma, 2017), Futuro Presente, Artistas Emergentes <30 proiektuan ere parte hartu du INJUVEn (Madril, 2017), eta arte-egonaldiak egin ditu L'Estruchen (Sabaldell, 2017), Bilbao Arte Fundazioan (Bilbo, 2016) eta Farm Cultural Park-Favaran (Sizilia, 2014). Erakusketa ugari egin ditu: besteak beste, Mr. Pink (Valentzia, 2018), Laboratorio Lamosa (Cuenca, 2017), Okela (Bilbo, 2016) eta MALUMUT (Ostrava, 2014) aretoetan.

pre-bapore atelier

Egungo arte-komunitatearen eta Enkarterrietako herritarren arteko bitartekotza egiteko kultur zerbitzutzat proposatzen dugu Pre- Bapore Atelier. Atelierrak/lanerako guneak lagaz eta ekoizpen-laguntza eskainiz, denok bilduko gaituen sorkuntzarako eta harremanetarako ekosistema sortu nahi da, diziplina anitzeko artistak eta arte-ikertzaileak elkartzeak dakarren aberastasunarekin. Hartara, orotariko arte-adierazpideak bultzatu eta babestuko dira, aniztasunetik abiatutako nolakotasuna eraikitzeko. Loturak sortzeko (horixe baita proiektuaren lehentasunetako bat), gonbidatutako artista eta arte-ikertzaileen eta Enkarterrietako herritarren arteko hurbilpena eta ulermena eraikitzeko dinamika pedagogikoak antolatuko ditu Bapore Atelierrek.