irudia

erlazioak

programatzea, editatzea, ekoiztea II

eremuak programako proiektuen aurkezpenak

2015eko ekainaren 22an

 

programatzea, editatzea, ekoiztea II

André Sousa-ren eta Mauro Cerqueira-ren hitzaldia

2015eko ekainaren 23a

programatzea, editatzea, ekoiztea II

Moritz Kung-en eta Mela Dávila-ren hitzaldia (Arts Libris)

2015eko ekainaren 23a

programatzea, editatzea, ekoiztea II 

Leire Vergara-ren hitzaldia

2015eko ekainaren 24a

programatzea, editatzea, ekoiztea II

Sergio Prego-ren hitzaldia

2015eko ekainaren 24a

imagen
2015 ekainak 22
imagen
2015 ekainak 23
imagen
2015 ekainak 24

programatzea, editatzea, ekoiztea

2015 ekainak 22 - 2015 ekainak 24

Jardunaldi hauek gogoetarako gune bat izateko sortu dira, arte-jarduerari buruzko gai garrantzitsuak aztertzeko. Gai horietako batzuk "programatzea", "editatzea", "ekoiztea” eta dira. Era berean, jardunaldiek beste helburu bat dute: eremuak programak azken bi edizioetako deialdi irekian gauzatutako proiektu eta ekimenak ikusgai jartzea. Euskal arte-eremuko produktoreen artean zubi eta sareak ezarri nahi dituen programaren babesean agertu dira arte-ekimen eta -proposamen horiek. Bibaoarten izandako topaketa hauek gogoetagai batzuk izan ditu, aintzat hartutako ardatz tematikoen bidez:

Programatzea

Azken urteotan, eta euskal esparruan jarraian etorri diren erakunde-ereduekin batera, artistek bultzatutako proiektuak sortu dira. Proiektuok programazio egonkorrak garatu dituzte, eta topagune eta eztabaidagune modura funtzionatu dute. Programa horiek eszena baten berri ematen digute, noiz edo noiz erakundeei lotuta, beste batzuetan hainbat espaziotan etenka “ostatatuta”, eta inoiz, kokapen "pribatuetan” kokatuta. Atal honek programazio paralelo edo erakundez kanpoko baten aukerak jorratu nahi ditu, artistek kudeatutako eta hainbat hiritan –Bartzelona, Bilbo, Oporto– kokatutako adibide batzuen bidez.

Editatzea

Orotariko argitalpenak bultzatzea izan da eremuaken lan-ildo nagusietako bat: artisten liburuak, idazki-bildumak, mintegien aktak eta arte-kritikari eta -teoriari lotutako argitalpen-proiektu espezifikoak. Arte-liburuen edizioak, batez ere autoedizioak, ezohiko garrantzia izan du argitalpenaren eremuan, baita arte garaikidean ere. Hala jarri dute agerian liburu-azokek (hala nola Bartzelonako Arts Libris eta Madrilgo Libros Mutantes), erakusketek (adibidez, “Auto-edit. Nuevas formas y modelos en la autoecición y la publicación independiente”, Huarteko Arte Zentroan) eta hainbat argitalpen-ekimenek. Ildo horretan, helburua da errealitate hori publikoarengana hurbiltzea eta inprimatutako zein lineako materiala ekoizteko eta banatzeko formatuen artean eztabaidatzea.

Ekoiztea

Artearen eremuan, "produkzioaren” kontzeptua aipatzean hainbat interpretazio eta ikuspegi azaleratzen dira. Artistek, museo eta erakundeek, biurteko ekitaldiek eta galeriek “produzitzen” dute artea.  Bestalde, “produktu” horrek agerian jartzea behar du jendartean, produkzio-prozesuan hartutako konpromisoa ixteko. Nork produzitzen duen eta zer produzitzen duen galde genezake. Atal honetan aztergai izango da zer ondorio izan dituen arte-jardueran erakundeek eta agente artistikoek “produkzioaren” kontzeptuari emandako birdefinizioak. 

Biografiak

Programatzea

- Halfhouse  (Bartzelona) etxe baten eta elkartruke eta komunikazio artistikoko gune baten arteko uztarketa da. Bere helburuetako bat artistekiko zuzeneko lanari, ekoizpena laguntzeari eta programazioaren garapen kritikoari lehentasuna ematea da. Halfhouse Sinéad Spelman eta Alberto Peral artisten ekimena da. 

- Gio Bat Manu Uranga artistaren proiektua da. Lekuarekiko harreman materialean ematen den gauzatze fisikoa aztertzen du, gorputzaren eta keinuaren bidez, euskarri teknologikoak eta horien dinamikak baliatuz. Urte hasieratik, Pablo Marteren lankidetzarekin, Gio Bat proiektuak hainbat artisten erakusketak eraman ditu aurrera Bilbon. 

- Uma Certa Falta de Coerência Oportoko erakustoki bat da, eta André Sousa eta Mauro Cerqueira artistak dira zuzendariak. Jimmie Durham artistaren A Certain Lack of Coherence liburuaren izenburutik hartu du guneak izena. Liburu horretan, honako izenburu hau duen testua dago irakurgai: “Artists must begin helping themselves” (artistek euren buruari lagunduz hasi behar dute bidea).

Editatzea

- Juan Pablo Huércanos Oteiza Museoko zuzendariordea eta kultura-proiektuetako komisarioa da. 2014an AutoEdit, forma eta eredu berriak autoedizio eta argitalpen independentean erakusketaren komisario izan zen Huarte Zentroan. Erakusketaren ekitaldi berri bat prestatzen ari da 2016rako, zentro berean. 

- Gonzalo Golpe eskarmentu profesional handia du arte grafikoetan. Sektore horretan produkzio-teknikaria, erakusketa-produkzioko diseinatzailea, koordinatzailea eta editorea izan da. Argitaratzeko eta erakusketetan aurkezteko edizio, koordinazio eta ekoizpen grafikoetan espezializatutako Siete de un Golpe tailerreko zuzendaria da 2010etik. Madrilen bizi da. 

- Elisabeth Klement diseinatzaile grafikoa da eta Pieter Verbekerekin batera Amsterdamgo ‘San Serriffe’ liburu eta diseinu denda kudeatzen du. Gaur egun Rietveld Academy erakundeko diseinu sailean dihardu lanean. Bestalde, urtero antolatzen du Laura Papparekin batera ‘Asterisk’ Summer School Tallinn-en (Estonia).

- Moritz Kung erakusketa-komisarioa eta editorea da, eta Bartzelonan bizi da. Espezialista da artista-liburuen munduan. 2015ean hainbat argitaratze-jardueren komisario izan da Bartzelonako Arts Libris ekitaldian, argitalpen garaikidearen arloan nazioarteko topaketa garrantzitsuenetakoa den horretan. 

- Mela Dávila filologoa da  (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen), eta ondorengo erakundeetan lan egin du: CGAC-en  (Santiago de Compostela), MECAD-en (Sabadell) eta MACBA-n (Bartzelona). Azken horretan Argitalpen Sailaren arduraduna izan zen 2000tik 2005era, eta Ikasketak eta Dokumentazio Zentroko zuzendaria izan zen 2006tik. 2012tik Hamburgon bizi da.

Ekoiztea

- Leire Vergara erakusketa-komisarioa eta ikertzailea da. Komisario lanetan aritu da DAEn (Donostiako Arte Ekinbideak, 2002-2005) eta Rekalde aretoan (2006-2009). Gaur egun Bulegoa z/b ekimeneko kidea da, Bilbon.

- Heidi Vogels artista da eta Amsterdamen bizi da. Argazkia, filma eta bestelako ikerketa-moduak erabiltzen ditu lanean, gure perspektiba eguneroko errealitatean eta inguratzen gaituen espazioan birkokatzeko xedearekin. Egun Fezeko (Maroko) lorategi-oroitzapenei eta horien barruko munduei buruzko filma egiten ari da. 

- Sergio Prego artista da eta Bilbon bizi da. Ikuspuntu performatibo batetik bideoak eta instalazioak erabiltzen ditu, baina bere lanak eskulturarekin lotura estua dauka. 1996tik 2002ra Acconci Studioarekin elkarlanean aritu zen New York-en. Primer Performa 2010 sortzen eta garatzen hartu zuen parte 2010ean, MUSAC-en. Gaur egun, Kalostra pedagogia proiektuan hartzen du parte, Donostian. 

- Carlos Díez moda-diseinatzailea da. 2004an erakutsi zituen bere diseinuak estreinakoz Pasarela Cibeles moda-ekitaldian. Bere sormena eta irudimena medio, bestelako alderdi batzuk ere jorratu ditu diseinuaren eta artearen esparruan, zinemako edo moda-aldizkarietako estilismoa, besteak beste.