deialdi jarraitua

eremuak deialdiak zabalik irauten du, diskurtso garaikideen arloan jarduten duten banakako egileen edo herritar taldeen proposamen artistikoak hartzeko xedez.

eremuak-ek ateak ireki die produkzio artistikoaren inguruan testuinguruak sortzeko proposamenei. Nahiz eta obra-produkzioko proposamenak (proiektu zehatzak, aurkezpenak, argitalpenak …) aurkeztu ahal izango diren, ezinbestekoa izango da proposamenak testuinguruan eragina eta oihartzuna izatea, adibidez, lana jende aurrean erakustea edo aurkeztea eta hori euskal testuinguruan gizarteratzea.

Onlineko orria betez eman dezakezu izena eremuaken deialdi jarraitua.

eremuaken deialdi jarraituan online parte hartzeko erregistratu egin behar duzu. Horretarako, sartu dagozkien hutsuneetan zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta erabiltzailea (hau sortu egin behar duzu).

Ondoren pasahitz bat jasoko duzu zure helbide elektronikoan, eta hori izena emateko orrian sartu eta prozesuari ekiteko erabili ahal izango duzu.