erlazioak

Eskaerak bidaltzeko azken eguna 2017ko abenduaren 15ean izango da...

eremuak - art omi 2019

2018 urriak 30 - 2018 abenduak 15

Art Omi-n egonaldirako deialdia zabalik dago 2018ko abenduaren 15era arte.

eremuak programak nazioarteko egonaldi-deialdi bat ireki du, Art Omi-rekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegokoan erroldatuta dagoen edozein artista joan daiteke egonaldira, betiere aktiboki eta profesionalki lanean aritu bada azken hiru urteotan gutxienez.

Deialdiaren helburua da arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artisten nazioartekotzeari laguntzea.

Egonaldia 2019ko ekainaren 13an hasi eta uztailaren 9an amaituko da. Art Omi-n, Ghent-en, New York iparraldeko landa-herri batean izango da. Eremuak-ek joan-etorriko gastuak ordaindu eta 500€-ko bidaia-poltsa emango dio hautatutako artistari, baita onarrizko osasun-asegurua ere. Estudio pribatua,  partekatutako ostatua eta doako otorduak izango ditu artistak bekaren egonaldi osoan.

Informazio geihagorako, ikus oinarriak hemen.