erlazioak

irudia

Jardunaldi hauek gogoetarako gune bat izateko sortu dira, arte-jarduerari buruzko gai garrantzitsuak aztertzeko. Gai horietako batzuk "programatzea", "editatzea", "ekoiztea” eta dira. Era berean, jardunaldiek beste helburu bat dute: eremuak programak azken bi edizioetako deialdi irekian gauzatutako proiektu eta ekimenak ikusgai jartzea.

sergio prego

programatzea, editatzea, ekoiztea II

2015eko ekainaren 24a

Sergio Pregoren hitzaldia

Sergio Prego (Donostia, 1969). Bilbon bizi den artista da. Bere lana eskulturaren inguruan garatzen da, bideoaren edo instalazioaren gisako bitartekoetan, betiere ikuspegi performatiboa txertatuz. 1996tik 2002ra Acconci Studiorekin batera lan egin zuen New Yorken. PROFORMA 2010 sortzen eta garatzen parte hartu zuen MUSACen. Gaur egun, Donostiako Kalostra artearen pedagogia-proiektuan parte hartzen du.