t-festa-ren argazkia (art t-shirt festival)

Artearen Historian lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. T-festa sortu du Rosa Parmarekin batera...

Rosaren lanean marrazkiak, prototipoak eta kamiseten, fanzineen, instalazioen eta esku-hartze berezien edizioak aurkituko ditugu...

jardunaldiak

cartel de convocatoria de t-festa #3
2016 maiatzak 25 - 2016 ekainak 10
T-festa 3 festibalaren kartela
2016 uztailak 15 - 2016 uztailak 17

erlazioak

T-festaren bigarren edizioa (art t-shirt festival),  2014ko uztailaren 3tik 6 ra bitartean izan zen, Bilboko Alhondigan.

t-festa (art t-shirt festival) #3

T-festa (Art T-shirt Festival) Jaialdiaren hirugarren edizioa: 2016ko uztailaren 15ean, 16an eta 17an.

Oraingoan, Donostiako Tabakaleran egongo gara, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Bertan, deialdi irekiaren bidez hautatutako 30 artistak eta taldek kamisetaren gainean egindako lanak izango ditugu ikusgai. Jaialdiaren hiru egunetan, artista eta talde horien proposamenak ezagutzeaz gain, kontzertuak, DJak eta hezkuntza-tailerrak izango ditugu.

T-festakoek, feminismo eta generoko politiketatik abiatuta, laguntza eta bultzada eman nahi dizkiegu artistei, euskarri gisa erabilitako kamisetarekin duten harremana, autoedizioa, do it yourself filosofia eta sorkuntzako prozesu bitxiak indartzeko, eta batez ere egonkortasunik gabe aritu arren lan izugarriak egiten dituzten sortzaileak ikustarazteko.

Zatoz eta parte hartu T-festaren hirugarren edizioan. Proposamen horiek guztiak ezagutuko dituzu, giro artistiko atsegin, dantzazale eta hurbil batean.

Muxu,

Laura eta Rosa

2016ko jaialdiaren argazkiak  hemen + bideo