Amaia Molinetek Arte Garaikideko, Teknologikoko eta Performatiboko masterra eta Arte Ederretako lizentzia egin ditu EHUn. Lurraldea nortasunean eragiteko esparrutzat aztertzen du bere arte-jardueran...

Kultura-proiektuak sortzen dituen elkartea da. Gaur egun Melodie Martinek, Laura Díezek eta Damian Rodriguezek osatzen dute...

jardunaldiak

2017 irailak 28 - 2017 irailak 29

erlazioak

Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-

vis a vis

Aurrez aurre, parez pare, aldez aurretik ezagutzen ez diren bi artista/ikertzaile, Txurdinagan, Bilbon, Europa Parkeko tenplete batetan gauzatuko den topaketa batetara deituak izan dira. Tenplete bat oroitzapenezko zentzu bat izan dezakeen, tenplu zirkularraren forma duen estruktura arkitektoniko koskor bat da; kasu honetan parkearen elementu apaingarri bat da, 1988an Manuel Salinasek diseinatutako parkean. Gonbidatu hauek praktika eta testuinguru desberdinetatik amankomunean dituzten gaien inguruan lan ildo bat garatzen dute. Vis a vis topaketan entsegu formatua duen bilera baten inguruan bi gonbidatuen artean sinergia bat sortzea proposatzen da, non honek hartuko duen forma bi partaideen arteko elkarrizketan hartutako erabakia izango den, eta leku zehatz horretarako pentsatua izango den, publikoari irekia. Proposamena elkargune bat sortzean datza, proposatutako gaien inguruan ez ohizkoa den leku batetan egoera bat sortzean.

Bi inaugurazio-saio egingo dira, batean María PTQK eta Laura Torres Bauzas eta bestean Shirin Salehi eta Carla Andrade partaide direla; gainera, Modelos operativos abiertos kolektiboak ere hartuko du parte, bertan gertatuko den guztiaren lekuko aktibo moduan. Haien oharrak gertatutakoa dokumentatzeko beste modu bat izango dira.