Eta zure suzko hitzarekin jantzi nintzen

Korapiloak ikusten diren tokian

HARIA kolektiboa

“Oh, girls just wanna have fun (girls, they wanna, wanna have fun, girls wanna have)”
Cindy Lauper

Testu hau mugimenduan hasi naiz idazten, bizikleta estatiko baten gainean, erreferenteak nahasten dituen ohar-koaderno desordenatu batean. Nire testua dardarka dago, eta hitzak nahasiak ageri dira; batzuk galdu egingo dira. Hitz horiek lerroek osatzen dituzte, egiturak eraikitzeko oinarrizko formek. Linearekiko jolasak patroi, testura, forma eta deformazio ezberdinak sortzeko aukera ematen digu.

Otti Berger 1931 eta 1932 artean Bauhauseko ehungintza-tailerraren arduraduna izan zen ehungintza-artistak zioen ehunak, begi bistakoa izateaz gain, ukigarria izan behar zuela. Bi zentzuen artean independentea izango zen ikusizko testura baten alde egin zuen. Prozesu horretan, ehundutako testuraren intimitatea marjinetatik agertzen da, eta pixkanaka, espazio komun batean, erakustoki batean kokatzen da, non praktikatik abiatuta egitea proposatzen den, daukagunarekin batera korapilatuz, beti besteari begira kokatuz. Erakusketa printzipio moduan aldarrikatuz. Irakurketa-ordena aldatzea, azkenetik hasi eta hasierara itzultzea. Aretoko gailuak bideko eten bat proposatzen du, eta bertan toki komun eta ezberdin batera iristen diren ibaiadarrak elkartzen dira. Sormen-prozesuaren intimitatea publiko bihurtzen da, erakusten da eta jatorriaren loturatik askatzen da, besteekiko harremanean adierazle bihurtzeko, aldi berean kontakizun baten zatia eta osotasuna den paragrafo bat. Zein dira erakusketa baten aurrealdea eta atzealdea? A orrialdea eta b orrialdea, prozesua eta emaitza.
(more…)

ereregiz doinuak

ereregiz doinuak

natalia vegas

Gaur, Xemeingo elizako kanpaia lagunduta esnatu da; haren handitasuna urratuta, erratuta eta birrinduta geratu da, euren buruari Urretabizkaia Txaranga deitzen dioten kalamidade-haize batzuek eraginda. Hori da “Ereregiz doinuak” ekitaldiaren berri ematen duen iragarkia. Harriak-en programa berri bat da, Miguel A. García musikariak gidatua, eta, hartan, soinuak dira nagusi Markina-Xemeinen.

(more…)

itzuli barik

itzuli barik

iraitz agirre

Harresiak. Europa banatu izan duten harresietako bat bota zen 1989an. Itzulera bako historiaren kontakizunaren arabera, bi bloketik baterako trantsizioari bide eman omen zitzaion. Urte gutxiren buruan, mugakide zen herrialdeetako batean arte garaikideko museo bat bisitatu genuen. Bertan kolore bakarreko koadroz betetako areto batean sartu ginen. Koadro gorria. Koadro berdea. Koadro urdina. Eta koadro beltzaren azpiko errotuluan zera irakur zitekeen ingelesez: soilik egileak daki zer ezkutatzen den koadro honen atzean. Honen ondoan su-iltzalgailu bat zegoen eta gure buruari galdetu genion ea hori ere arte museoko pieza bat izan ote zitekeen. Onartuko dugu irribarre gaiztoaz irten ginela bertatik, ezer ulertu gabe baina guk geuk ere hori egin genezakeela sinetsita.

(more…)

hau ez da hau

izenbururik gabe

anton iturbe

«Don’t you know you’re life itself…»(*) David Bowiek «Wild is the Wind» kantatzen du,  1975ean, «Station to Station» diskoa grabatzeko saioan. Azken hitzaren oihartzuna oraindik desagertu gabe, Dennis Davis bateria-jotzaileak arrada dotore bati ekiten dio. Segundo batzuetako etenaldi horrek arnasa hartzeko eta inoiz entzun dudan ahozko interpretaziorik ederrenetako batez gozatzen jarraitzeko aukera ematen digu. Segundo batzuk edo betikotasuna. Joan-etorriko bidaia mugagabea, zeinean dena gerta baitaiteke eta dena aldi berean gertatzen baita.

(more…)

barru, barren, barrene

ur lurtsua, lur urtsua, harriak, hilobiak

elena martinez rubio / elena galzusta

I

           Olatu bortitz batek eraman zuen gure aitona ezustean, itsasoa bare zegoen abenduko egun argitsu batean. Itsasaldien bat-bateko aldaketak bizia kendu zion aitonari. Ez zekien igeri egiten. Harkaitzen artean erori zen, eta inor ez zen ausartu salbatzeko ahaleginak egiten.

(more…)