itzuli barik

itzuli barik

iraitz agirre

Harresiak. Europa banatu izan duten harresietako bat bota zen 1989an. Itzulera bako historiaren kontakizunaren arabera, bi bloketik baterako trantsizioari bide eman omen zitzaion. Urte gutxiren buruan, mugakide zen herrialdeetako batean arte garaikideko museo bat bisitatu genuen. Bertan kolore bakarreko koadroz betetako areto batean sartu ginen. Koadro gorria. Koadro berdea. Koadro urdina. Eta koadro beltzaren azpiko errotuluan zera irakur zitekeen ingelesez: soilik egileak daki zer ezkutatzen den koadro honen atzean. Honen ondoan su-iltzalgailu bat zegoen eta gure buruari galdetu genion ea hori ere arte museoko pieza bat izan ote zitekeen. Onartuko dugu irribarre gaiztoaz irten ginela bertatik, ezer ulertu gabe baina guk geuk ere hori egin genezakeela sinetsita.

(more…)

hau ez da hau

izenbururik gabe

anton iturbe

«Don’t you know you’re life itself…»(*) David Bowiek «Wild is the Wind» kantatzen du,  1975ean, «Station to Station» diskoa grabatzeko saioan. Azken hitzaren oihartzuna oraindik desagertu gabe, Dennis Davis bateria-jotzaileak arrada dotore bati ekiten dio. Segundo batzuetako etenaldi horrek arnasa hartzeko eta inoiz entzun dudan ahozko interpretaziorik ederrenetako batez gozatzen jarraitzeko aukera ematen digu. Segundo batzuk edo betikotasuna. Joan-etorriko bidaia mugagabea, zeinean dena gerta baitaiteke eta dena aldi berean gertatzen baita.

(more…)

barru, barren, barrene

ur lurtsua, lur urtsua, harriak, hilobiak

elena martinez rubio / elena galzusta

I

           Olatu bortitz batek eraman zuen gure aitona ezustean, itsasoa bare zegoen abenduko egun argitsu batean. Itsasaldien bat-bateko aldaketak bizia kendu zion aitonari. Ez zekien igeri egiten. Harkaitzen artean erori zen, eta inor ez zen ausartu salbatzeko ahaleginak egiten.

(more…)