franciska_dapena

related

bapore atelier

We present Bapore Atelier as a cultural service that mediates between the current artistic community and residents of Enkarterri.

bapore atelier
July 1, 2020 - August 31, 2020

"María Franciska Dapena. Feminismoen etorrera arte antifrankistara", hitzaldia

July 30, 2020

19etan Horkasitak Jauregian, Balmasedan

María Franciska Dapena (1924-1995) diziplina anitzeko artista bizkaitarra izan zen. Gaur egun, oro har, Espainiako eta Euskal Herriko XX. mendeko artearen historian garrantzia handia izan duen Bizkaiko Estanpa Popular (1962) taldearen kide izateagatik ezaguna da, bertan emakume bakarra izan zela. Hala ere, artistaren errekonozimendua azken hamarkadetan burutako ikerketen emaitza izan da gehienbat, iraganeko emakume artisten garrantzia berreskuratzeko helburua txertatuz joan izatearen ondorioa. Saio honetan Dapenaren figura eta bere lan artistikora genero-irakurketa baten bidez hurbilduko gara. Eta, era berea, haren ekoizpena artistaren inguruan gorpuzten hasi zen mugimendu feministarekin erlazionatzen saiatuko gara non, beste hainbaten artean, Lidia Falcon edo Sol Panera bezalako figurek hartu zuten parte.

Kopuru mugatua - Aurretik izena eman beharra baporeatelier@gmail.com edo Horkasitas Jauregian ostegunetik ostiralera.