bapore atelier

Balmaseda, 1992.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Laura Peñarekin batera, graduatua da, eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra egin zuen EHUn...

Balmaseda, 1990.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Irati Inorizarekin batera, Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean, eta bi master ditu...

jardunaldiak

bapore atelier
2020 uztailak 1 - 2020 abuztuak 31
javier_barrio
2020 uztailak 9
zinema topaketa
2020 uztailak 11
2020 irailak 10 - 2020 abenduak 8
2020 urriak 7

bapore atelier

Proposatzen dugu Bapore Atelier egungo komunitate artistikoaren eta Enkarterriko herritarren arteko bitartekaritza-lanak egingo dituen kultura-zerbitzua izatea. Elkarte horren bitartez, egungo artistak Kadaguako korridorera gerturatu nahi dira, modu librean ekoizteko espazio bat lagaz. Horrela, Balmaseda sorkuntza garaikidea zaindu eta sustatzeko toki bihurtuko da, tokiko herritarrentzako eta bisitarientzako sorkuntza‑hezkuntza sortzeko aukera izateaz gain.

Profesional gonbidatuekin harremanetan jarriz, Bapore Atelierrek egungo sorkuntza‑moduak eta Enkarterriko komunitatea hurbiltzeko eta elkar ulertzeko dinamika pedagogikoak antolatuko ditu. Ekintza zehatza arte garaikidearekin eta dinamika pedagogikoen sorrerarekin lotutako artistak gonbidatzean datza.

2020. urterako, Bapore Atelierrek proposatzen du artista gonbidatuek “Pintura eta Muralismoa” eta “Artea eta Natura” gaiei heltzea, eskualdearen identitatearen funtsezko ezaugarriak baitira, betiere Balmaseda oinarri hartuta. Proiektuen gai zehatzetatik abiatuta, gure udalerriko sormenaren eta potentzialtasunen arteko eragin eta gertutasun handiagoa lortzeko asmoarekin, ondare historikoa eta sorkuntza garaikidea harremanetan jarriko dira. Horretarako, proiektu bakoitzean mintegi magistralak, artista gonbidatuekin egingo diren tailerrak eta zinema-zikloak egongo dira.

Artista horiei Horcasitas jauregian lagatako espazioa esperimentazio eta sormenerako toki bihurtuko da erakusketa-aldian zehar. Tailerrak, mintegiak eta hitzaldiak egingo dira, Enkarterriko komunitateak sorkuntza artistikoarekin bat egiteko xedearekin. Dinamiken helburua izango da parte-hartzaileak harremanetan jartzea artistarekin, piezak formalizatzeko unean, edota artistak haiei azaltzea nola ari den lanean. Ondorioz, Balmasedako espazioan parte hartzen duen komunitateak sorkuntzarako tresnak eskuratuko ditu, pixkanaka bere egunerokotasunean txertatuko dituenak.

  • usoafullaondo1
  • usoafullaondo2
  • usoafullaondo3
  • conferenciaBlancaOrtiga1
  • conferenciaBlancaOrtiga2
  • TallerLuzImanolZubiauz1
  • TallerLuzImanolZubiauz2
  • TallerLuzImanolZubiauz3