Barnekiak/Entrañas

Usuneren lanak zerikusia du ehun-sorkuntzarekin eta modarekin. Haren lanetan, funtsezkoak dira materialekin egindako esperimentazioa, artisau-teknikak, inprobisazioa eta abstrakzioa.

Marrazkiaren, komikiaren, performancearen eta kultura-bitartekaritzaren artean mugitzen da bere lana. Eguneroko bitartekoekin sortzea interesatzen zaio, eta intuizioak Artean duen funtzioari, espezieen arteko harremanei, elkar laguntzeari eta elkarrizketa kostunbristei buruz hausnartzen jartzen du bere energia. Lo-fi testurekin lan egiten du.

barnekiak / entrañas

Barnekiak/Entrañas artefaktu emozionalak, inprobisatuak eta abegikorrak sortzean datza. Bizipen-esperientziak abiapuntu hartuta, artistek kontakizunak sortu dituzte marrazkiaren, komikiaren eta nobela grafikoaren bidez. Horiek ehun euskarrietan gauzatu dituzte, eta, ondoren, haien gainean esku hartu dute brodatua eta joskintzako beste teknika batzuk erabiliz. Era berean, aldarrikapen bat da, etxeko eremura baztertuak eta gure kultura-testuinguruan feminizatuak izan diren mintzairen erabilera garaikidearen bidez eta ahoz transmititutako balio handiko jardunbide eta jakintzen bidez egina.