mugatxoan izeneko arte-proiektua Blanca Calvok eta Ion Munduatek jarri zuten abian, 1998an, Entrecuerpos-Mugatxoan Kultura Elkartearen bidez, eta ordudanik egon da jardunean. Haren izenak adierazten duen bezala, espazio itxia bilakatzeko asmorik ez duen eremu kontzeptual batean kokatzeko asmoa du gure proiektuak. Mugatxoan-ek azken urteetan proposatutako lan-esparrua lau ardatz nagusitan banatuta dago. Honako hauek dira: prozesuak, tailerrak, egoitzak eta produkzioa eta performanceetara eta haien deribazio ugarietara bideratutako aurkezpenak. eremuak-ren deialdian aukeratutako proposamena.

mugatxoan.org

jardunaldiak

2012 urriak 4 - 2012 urriak 6
2012 otsailak 24 - 2012 otsailak 26

erlazioak

Bi argitalpen eta irratsaiotan gorputzaren eta ahotsaren arteko desartikulazioa performancean miatu ondoren (Gorputza desagertzen denean eta Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz), serie honetako hirugarren kapitulua dakargu orain: Izan / Itzulpena.

gorputza desagertzen denean

Nola egon, egon gabe?

Nola segi egoera, orainaldia, sortzen?

Soinua materiaz gabetzeko bitarteko gisa. Zer antzematen zaio performance bati, baldin eta ez badugu ikusten?, entzun besterik ez badugu egiten? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote?

Maitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote daiteke bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten zeinu?

Galdera horiei eta beste batzuei nola erantzun aztertzen ari ginela, irrati programen formatua iruditu zitzaigun irtenbiderik egokiena. Izan ere, irratia gai da praktikaren eta jakintza partekatuko prozesuen bidez edukiak sortzeko eta, batez ere, orainaldia edo beste orainaldi bat sortzeko.

Irratiak iradokitzen du, edo, behintzat, ametsarazten du, norbait dagoela mikrofonoaren beste aldean.  Bultzatzen gaitu espazio/denbora jarraitasun bat zertzera esataria zuzentzen zaion pertsonarekin. Manuel Cirauqui-k ezin hobeto adierazten du hori: "Hemengoa eta oraingoa suspertzea, paradoxa bat gu harremanetan jartzeko ikusten ez dugun norbaitekin, beti hor dagoen eta, beraz, beharbadako biztanle den norbaitekin".

Esperimentazioa honetan, irratia ez da bitarteko bat, ez da laborategi bat, baizik eta leku bat non performanceak "atseden hartzen" eta oinarritzen den. Horrela,  zeinuak, formatu ezberdin horretara itzuli eta egokitzean, bere balioa aurkitzen du.

Uste dugu ezen, gertatzen dena eta gehienetan begiradaren bidez antzematen duguna lerratzen badugu sortu den soinuaren bidez bakarrik antzematen dugunera, galdera interesgarriak sortzen dituela performancearen mozioei buruz.

Esperientzia horrek sustatzen ditu performance alorrean objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harremanak, batetik, eta aurrez aurre ez dauden elementu horietako batzuek modu diskurtsiboagoen mesedeko garapena, bestetik.

mugatxoani buruz

Mugatxoan proiektuak objektu immaterialaren eta ikuslearen arteko harremanetan oinarritzen du bere jarduna, eta gailu horiek performancearen eta horren aldagaien alorrean ekoizten dituzte.

Arteari buruzko ikerketa du xede proiektuak, eta ekoizpen-sistema tradizionalekin bat ez datozen proiektuek ere lekurik izan dezaten saiatzen gara. Zenbait jakintza-alorretakoak dira proiektuak, eta ekoizpen-metodo eta lan-eredu tradizionalak berritzeko aukera bikaina eskaintzen dute.

Mugatxoan proiektuak proposatzen duen espazio/denbora horri esker, beharrezko zaigun ekosistema bat osatzen da, elkarrizketa irekitik eta elkarren arteko ikerketatik abiatuta. Geratu eta denbora hartzea ahalbidetzen du, eta, hala, lan partekatuak akuilatuta, lanean, gogoetan, galderetan eta kezketan murgildu.  Beraz, Mugatxoan da leku bat non praktika bera teoria bilakatzen den jakintza ekoizteko,  beste ekoizpen modu batzuk aztertu eta bilatzeko.