Vista de la muestra de Leo Burge durante su residencia en Halfhouse, 2018.

jardunaldiak

Leo Burge-ren erakusketaren argazkia, 2018an Halfhousen egin zuen egonaldiakoa
2019 apirilak 24 - 2019 maiatzak 26

eremuak egonaldia halfhouse-n - 2019ko udan

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki zuen, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

eremuak-eko batzorde teknikoak eta Halfhouse-eko kideek, aurkeztutako proposamen guztiak baloratu ondoren, egonaldia Sahatsa Jauregiri esleitu zioten.

Egonaldia uztailaren 8a eta irailaren 8a bitartean egin zen, Bartzelonako Halfhouse espazioan. Eta, bukatzeko, artistak erakusketa bat prestatu du espazio horretan bertan; inaugurazioa 2019ko irailaren 7an (larunbata) izan zen, eta urriaren 12ra arte egon zen ikusgai.

Bisitak erakusketara:

- Inaugurazioan: irailaren 7an (larunbata), 12:00etatik aurrera.
- Erakusketaren azken egunean: urriaren 12an (larunbata), 12:00etatik aurrera.
- Bisita beste egun batean egiteko, aldez aurreko hitzordua eskatu behar da, helbide honetara idatzita:
info@halfhouse.org.

Hainbat ekimenen arteko lankidetzaren erakusgarri gisa, Hangar ikerketa eta ekoizpen artistikoko zentroak Halfhouse-ekin lankidetzan jardun du 2019ko eremuak-en egonaldirako; izan ere, ostatu eman dio artista egoiliarrari.

=> Deskargatu deialdiaren oinarriak PDFn (157 KB)

eremuak-eko batzorde teknikoak eta Halfhouse-eko kideek egonaldia Sahatsa Jauregiri esleitu zioten.