Souvenir helduentzako liburua da, bi istoriok osatua: ordaindutako fantasia sexuala hizpide duen “20 libras” eta fantasia sozial utopikoari heltzen dion “XXY”. Komiki eta liburu ilustratuaren formatua du. Gizarte-sistema antagonikoak azaltzen dira bertan, ardatz nagusi berberarekin, non kantuak, gogoetak eta errebeldiak partekatzen diren.

grace livingston

Cadiz, Granada, Leicester, Bartzelona, Habana, Brighton, Almeria eta Bilbo izan dira nire etxeak, istorio guztien eszenatokiak. Horietan gertatu ziren edo gertatu ez ziren mirari guztiak. Gaur egun Euskal Herri berde-soinudun-esperimentalean bizi naiz, eta Facebooken esaten denez: atsegin dut. Gau osoan marraztu eta idaztea da mundura ekartzen nauen lana.

Telefonoarekin argazkiak ateratzea, dantzatzea eta maitemintzea dira nire zaletasunak.

Arte Ederrak ikasi nituen eta oso harro erosi nuen orla. Argazkia atera ziguten egunean ilea lisatu nuen, gehiegizko makillaje urdin irisatua erabili nuen eta, bukatzeko, begi-bazterretan marra beltz amaigabeak marraztu nituen. Buruari bira eman eta atzealdean bat egiten zutela zirudien, mozorro baten antzera.

Amonak markoa jarri zion argazkiari eta bere zilar-kolore griseko telebista handiaren gainean jarri ninduen.

Diseinu-arloko master bat ere badut.

Gau osoan marraztu eta idaztea da mundura ekartzen nauen lana.

Tanto-ekaitza lehertu da, You Tube gori-gori dago, jada ez dago txokolate nahikorik mundu honetan. Ez mundurik tximinorik gabe. Beltxarga.

Hona hemen nire lanaren perla batzuk.

http://www.diezmilhijosperfectos.com/