zumaia

Oxford Aretoa
Erribera kalea 23
Zumaia


Aretoko ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara
Larunbatetan eta igandeetan, 12:30etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara

 

 

jardunaldiak

ANA ROMAN ONA
2020 urriak 9
4 veces faro
2020 urriak 16

erlazioak

harriak 2020

2016ko, 2017ko, 2018 eta 2019ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek bostgarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2020...

Koordinazioa: Leire Muñoz

harriak: 3+1 20”

Urriak 9 – Azaroak 1

3+1 20” Zumaiako Paolak bere burua aurkezteko eta hitz egiteko erabiltzen duen argi bereizgarria da; distira luze eta motzen ereduen kode bat. Denborazkotasun horregatik ezaguna izan da urte luzetan, eta nabigatzaileak bertan errefuxiatu izan dira.

Solid Light Ana Román artistaren serie bat da, eta haren formatua argi-kutxak dira. Haietan koadroetako pertsonaia karakteristikoek esanahi berria har dezakete, elektrizitatearen bitartez etengailu batek argia eskaintzen dienean. Argi horren bidez, koloreak aingurak jasotzen ditu, eta errealitatearekiko lotura berriak sortzen dira. Paola ikusia izateko eraiki zen arren, behatoki bikaina da, baita Ana Románen lanak ere; nahiz eta ikusiak izateko sortu ziren, aldi berean etxeko zaindariak dira, gure egunerokotasunean dauden makinak, askotan ikusten ez ditugunak eta argiaren hizkuntzaren bidez gurekin hitz egiten hasten direnak. Bi obrak mugetan kokatzen dira, amildegiaren ertzetan, eta argi-foku hipnotikoaren bidez sartzen gara errealitateaz gaindiko munduan, sinbolismoan.


Erakusketaren partaideak: Ana Román

Bitartekaria: Itxaso Mendiluze

Erakusketa honi buruzko Amets Arzallus-en testu kritikoa eremuak-en blog-ean.


Inaugurazioa: urriaren 9an 19:00etan 

Jarduera osagarria: urriaren  9an eta 16an 19:00etan

*Performancea ikusteko erreserba egin behar da honako bideetan:

943-861056 
alondegia@zumaia.eus