paladin

Bastero Kulturgunea
Ondarreta Kalea, 1B
Andoain - Gipuzkoa


Aretoaren ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:30
Larunbatetan: 10:30-13:30 + 18:00-20:30
Astearte, igande eta jaiegunetan itxita


Erakusketaren irekieraren prentsaurrekoa

jardunaldiak

irudia
2020 abenduak 1

erlazioak

harriak 2020

2016ko, 2017ko, 2018 eta 2019ko HARRIAK programaren esperientziaren ondoren, eremuak-ek bostgarren edizioa jartzen du martxan: HARRIAK 2020...

Koordinazioa: Leire Muñoz

harriak: "paladin"

Azaraok 6 - Abendua 5

Paladinari, izpirituaren indarra aitortu ohi zaio eta baita indar hori abenturetan probatzeko gogoa ere. Bertsotik bertsora aldatzen dira izen zehatzak, eta ekintza nobleen paladin hauek, hemen, Miren, Leire eta Ibon deitzen dira. Beren gogo egoskor eta irmoagatik, gai dira gure umorea berritzeko, eta beren bideo, hormigoi edo kartoizko tresnetan berpizten dute sorkuntzaren betiereko ilusioa.

Artea dute negoziaziorako abiapuntu, hipotesirik gabeko ezagutza den neurrian eta deus komunikatzen ez duen heinean. Subjektibotasun des-subjektibizatu batetik aritzen dira, beren indarra lehenagokoa delako subjektua eta kultura baino, nahiz eta, gero, haiekin paktatu, gaitasunaren eta gaitasun faltaren bidegurutzean. Ezezkoaren baiezkoan. Indarraren eta arauaren arteko ezinegonean. Ezorduan. Edertasun paradoxiko batean, zeinek forma txarretatik eratorriko den Forma bat beharrezkoa duen, jakinda forma txarra bat ere ez dela.

Beti apur bat etorkin, apur bat nerabe, apur bat maitemindu, apur bat akzidental. Ezinbestean dira beren garaiko, eta gorputz osoarekin espekulatzen dute, bateko zein besteko materialen bitartez, eta hala pitzatzen dituzte iraganeko idealak, gero, bakoitzak bere erara egokitu ahal ditzan. Eta pasadizo hauetan, edozer pasa liteke euskarri izatetik eutsia izatera, eta alderantziz.


Erakusketaren partaideak: Miren BarrenaLeire Lacunza Miranda eta Ibon Landa Amutxategi

Bitartekaria: Damaris Pan

Erakusketa honi buruzko Iñigo Astiz-en testu kritikoa eremuak blog-ean.


Inaugurazioa azaroaren 6an 18:30etan.

Jarduera osagarria: ***ZINEMA PALADIN*** 

ESCIVI Zine eta Bideo eskolarekin elkarlanea
Data: Abenduak 1.
Ordua: 11.0013.00
Non: Bastero Kulturgunea


Erakusketaren irekieraren prentsaurrekoa

  • paladin1
  • paladin2
  • paladin3
  • paladin4
  • paladin5
  • paladin6
  • paladin7
  • paladin8
  • paladin9
  • paladin10
  • paladin11
  • paladin12
  • paladin13
  • paladin14
  • paladin15