2002. urtean sortu zenetik, Belleza Infinitak  ekitaldiak sortu eta argitalpenak editatzen ditu esperientzia estetikoaren mugak zalantzan  jarri eta eztabaidatuz.

www.bellezainfinita.org/

insomnia - joseba eskubi

Insomnia liburuan, Joseba Eskubik (Bilbo, 1967) esku hartutako arte-katalogoen orrialdeak biltzen dira. Eskubik obra klasikoen, barrokoen zein erromantikoen kopien gainean pintatu du.

Pintzelkaden eta pintura-tanten bitartez, besteen irudiak ezkutatu eta distortsionatzen ditu, bere keinu-estetikaren eragina emanez.

Katalogoen katalogo horrek dituen ia berrehun orrialdeek koadroen pintura jartzen dute agerian, eta haietan ezkutatutako ametsak askatzen dituzte.