cartel del festival FEM TOUR TRUCK

Jesusen zerbitzarien kaia (Bailen kalearen behean)
48003 Bilbo

imagen para el proyecto FEM TOUR TRUCK

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa...

FEM TOUR TRUCK festibalaren kartela
2016 irailak 15 - 2016 urriak 7

fem tour truck bilbon

2016 irailak 15

Bilbo, irailak 15, Jesusen Zerbitzarien kaia.

Eraldatutako kamioi bat arte-areto ibiltaria izango da, 2016ko deialdira aurkeztutako bideoarte, performance eta aktibismo lan onenak erakusteko. Era berean, jardun artistiko feministei buruzko tailerrak eta eztabaidak antolatuko dira.

12:00 Fem Tour Truck jaialdiaren AURKEZPENA.

13:00 PERFORMANCE Gastronomikoa, Gerrilla Sukaldea.

16:00 TAILERRA: FEM TOUR TRUCK STENCIL, telazko adabakietan stencil/txantiloien teknika bidez estanpatzeko tailerra. Etorri eta eraman emakumearen borrokarekin lotutako ikono erreferenteak, pentsamenduak... izango dituzten adabakiak, oso modu sinplean eta sortzailean. www.trucarec.wordpress.com

17:00 TAILERRA: “(RE)PRESENTARNOS" Feminismoan oinarritutako ikus-entzunezko sorkuntza.

Emakumeek ikus-entzunezkoen ekoizpenean izan duten ordezkaritzari, eta gure kontakizunen sortzaile eta protagonista bihurtzeko prozesuari buruzko tailer praktikoa. Tailerraren bitartez, ikus-entzunezkoen kulturan nabarmendu den emakumeei buruzko diskurtso hegemonikoa aztertzen da. Era berean, gure aniztasuna irudikatuko duten eta gure lengoaiak eraikitzen lagunduko diguten diskurtso berriak eraikitzeko bideak esploratzen dira. Ikus-entzunezko produktuak aztertuko ditugu, gure ikus-entzunezko produktuak sortzeko gakoak emango ditugu eta denbora errealean sortzeko eremu bat izango dugu.
Tailerra Irantzu Varelak koordinatuko du, Faktoria Lilako koordinatzailea eta La Tuerka TV esparru feministako El Tornillo saioaren sortzailea.

18:00 KONTZERTUA: Magmadam

19:00 MAHAI-INGURUA: Praktika artistiko feministak: emakume ekoizlearen eginkizuna. Histeria kolektiboa, Irantzu Varela, Itziar Markiegi, Idoia Marañon, Goiuri Go Freak.

20:00 Hautatutako bideoen PROIEKZIOA.

21:30 Bideo irabazleen PROIEKZIOA.

22:00 DJ Goiuri Go Freak.

EKINTZA JARRAITUA eta parte-hartzailea: neskentzako kartoizko pankartak. SIRAKUSI.
Eta Baias artisau-garagardo zoragarria.

  • Fem Tour Truck jaialdiaren triptikoaren kanpoko aldea
  • Fem Tour Truck jaialdiaren triptikoaren barruko aldea