FEM TOUR TRUCK festibalaren kartela

General Loma plaza
Vitoria-Gasteiz

imagen para el proyecto FEM TOUR TRUCK

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa...

fem tour truck gasteizen

2016 urriak 7

Latinoamerikara abiatu aurretik, urriaren 7an Gasteizera etorriko da Fem Tour Truck jaialdia, Loma Jeneralaren plazara, alegia.

11:00 Fem Tour Truck jaialdiaren AURKEZPENA.

11:30 AKZIOA: A plataforma; azaroaren 25ean egingo den ekintzari buruzko informazio-saioa.

12:30 EMANALDI gastronomikoa: gerrillako sukaldaritza.

16:00 Sirakusi Stencil LANTEGIA: arropak txantiloiz pintatzea, gerrillako emakumeentzako diseinuekin. Ekarri zure arropa edo trapuak eta moldatu zeure gustura.

17:00 Idoia Zabaleta LANTEGIA. Lantegi horretan, hiru elementurekin (harriekin, hariekin eta txanoekin) arituko gara binaka. Harriak eta hariak uztartzen dituzten ariketak Lisa Nelson koreografo amerikarrari hartu nizkion maileguz. Ukimenaren bidezko ezagutza sotila da helburua. Haria bitartekoa da, teinkagarria, eta inoiz ez du engainatzen. Txanoak eta telefono mugikorrak, berriz, ez dakit nora eramango gaituzten. Lantegia Andre Maria Zuriaren plazan, irabazitako (eta, beraz, galdutako) gudu bat gogorarazten duen estatua baten inguruan, ematea proposatu didatenez, kontraesanezko irudi bat lantzea pentsatu dut: askatasunaren mamua. Edonola ere, pas de deux bat. www.azala.es

18:30 EMANKIZUNA: Nerea lekuona

19:00 Mahai-ingurua: Praktika artistiko feministak Euskal Autonomia Erkidegoan. Beñat Ortiz de Lazkano, Txaro Arrazola, Idoia Zabaleta eta Nerea Lekuona arituko dira, Alejandra Bueno moderatzaile dutela.

20:00 Hautatutako bideoen PROIEKZIOA.

21:30 Bideo irabazleen PROIEKZIOA.

22:00 Ingrid DJa.