FEM TOUR TRUCK festibalaren kartela
imagen para el proyecto FEM TOUR TRUCK

Iraultzak kalean egiten dira, eta ez etxeetan edo erakundeetan. Horregatik, kaleetan kultura-gune berriak sortzeko premiagatik jaio zen Fem Tour Truck proiektua, eta hark denoi eragiten digun borroka sozial gisa defendatzen du feminismoa...

cartel del festival FEM TOUR TRUCK
2016 irailak 15

fem tour truck jaialdia

2016 irailak 15 - 2016 urriak 7

sustatzeko bideoa 
programazioa

Bideo feministaren alorreko nazioarteko jaialdi bat da Fem Tour Truck, non genero-problematikarekin lotura duten zenbait lan hautatu diren (performanceak, aktibismo-ekintzak, film laburrak eta bideoartea). Nazioartean egin da lan horietarako deialdia, eta hau izan da erantzuna: 300 bideotik gorak jaso dira, eta 50 proposamen hautatu*. Hiririk hiri ibiliko da jaialdia, kamioiz, eta eremu publikoetan kokatuko da. Hona zer hiritan egingo den: Espainiako estatuan, Bilbon, Madrilen, Valentzian, Bartzelonan eta Gasteizen; Portugalen, Covilhan eta Lisboan; Ekuadorren, Cuencan, Quiton, Mantan eta Guayaquilen, eta Kolonbian, Bogotán. Zenbait jarduera eta ikuskizun egingo dira hiri bakoitzean, tokian tokiko artistekin elkarlanean.

Guerrilla Food Sound System eta MAV erakundeek antolatu dute jaialdia, 2016ko Emakumeen Begiradak Bienalaren barruan. Denon artean, genero-eta sexu-askapenaren, geure nortasunaren alde borrokatzen dugu, eta, batez ere, gure gorputzaren deskolonizazioa aldarrikatzen, emakumeen eta transexualen aurkako tabuak eta diskriminazioa ezartzen dituzten sistema kultural eta patriarkalei aurre eginez.

Aipatutako erakundeez gain, beste hauek ere lagundu dute jaialdia antolatzen: Portugalgo Coolaborak (esku-hartze sozialeko kooperatiba); Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko Genero Alorreko Ikasketa Eskolak; Ekuadorreko Manabí hiriko Eloy Alfaro Unibertsitate Laikoko Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Kultura Sailak, eta herrialde bereko Cuenca hiriko Arte Fakultateko MediaLab-ek; Eusko Jaurlaritzaren Eremuak programak, zeinaren erakunde hartzailea Azkuna Zentroa den, eta Eusko Jaurlaritzaren Sormen Lantegiak programak.

(*) Hauek izan dira epaimahaiko kideak: Blasco Moscoso (Medialab Cuenca), Pedro Soler (artista eta kultura-programatzaile), Lydia Navas (arte grafikoetako irakaslea, ULEAM) eta Alejandra Bueno (ikus-entzunezkoen irakaslea, ULEAM).

  • Fem Tour Truck jaialdiaren triptikoaren barruko aldea
  • Fem Tour Truck jaialdiaren triptikoaren kanpoko aldea