Elena Aitzkoaren (Apodaka, 1984) lana, berriz, bi poema luze dira, bereiz argitaratuak. Argalak dira liburu biak (40 orrialde eskas), eta tarte handia hartzen dute. Idazlea, eskultorea, pintorea, performerra eta zinegilea dugu Aitzkoa, eta jarduera aniztun eta dinamiko horrek eraikitzen du bere poesia.

(Bilbo, 1984) marrazkia bakarrik lantzen du. Bilaketa luze baten emaitza du lan hau, adierazteko zenbait modutan sakonduz eta murgilduz eratua. Aurkezten dizkigun marrazkiek sorburutik bertatik daramate erreproduzitzeko gaitasuna. Aspalditik zeukan liburu bat egiteko asmoa. Maitasun-harremanak eta lekuak dira gai nagusiak.

jardunaldiak

2013 maiatzak 1 - 2013 maiatzak 31
2013 martxoak 15
2013 otsailak 1 - 2013 otsailak 28
2013 otsailak 1 - 2013 otsailak 28

erlazioak

imagen ugalde+comella

Lalavandera es una plataforma editora que los artistas Elena Aitzkoa y Raúl Domínguez inauguraron en 2013 con su propios libros.

lalavandera

Elena Aitzkoa eta Raúl Domínguez artisten proposamena da Lalavandera: gure lanak zigilu komun baten pean argitaratzeko proiektua, formaren politika berri baterako giltzatzat intimotasuna aldarrikatzen eta eremu poetikoa handitu nahi duena.

Gure lanetatik hasita, Lalavandera beste egile batzuen testuak eta ekarpenak argitaratu nahi ditu etorkizunean, malgutasunez, moduei dagokienez, eta desberdintasunen bizikidetza sustatuz.

Lalavandera sortzen ari den zigilu bat da, eta, aldi berean, ontzia eta misil-jaurtigailua izatea du xede. Berez ere hurbilekoak diren zenbait lan (idazkuntza, marrazkia, musika, filmak) are hurbilagokoak egiteko modu bat da.

Udazken honetarako (2012), paperean izango ditugu Para Mikel eta A mi hermanaElena Aitzkoarenak biak, eta Raúl Domínguezen Libro de verano, istorio batek zeharkatzen duen marrazki-bilduma hautatua.