XX. mendearen erdialdetik dago sortze prozesuan, eta, ezagutza kritiko oro bezala, ezagutza feministak enbarazu egiten du.

“Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorian” ikastaroaren aktak bilduko ditu argitalpenak. Ikastaroa urriaren 24tik 26ra eskainiko da AlhóndigaBilbaon.

lourdes méndez

Arteko Antropologia Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Antropologia ikasi zuen Paris VIII-ko Unibertsitatean, eta, bere lehenengo ikerketaren emaitza gisa, Cousas de Mulleres. Campesinas, poder y vida cotidiana (Lugo, 1940-1980) doktore-tesia egin zuen (Bartzelona, Anthropos). Doktore bihurtu ostean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean hasi zen irakasle, eta, bertan, Ikerketako Hirugarren Zikloko dekanordea (1987-1989) eta Nazioarteko Harremanetako dekanordea (2004-2009) izan da.

Hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu. Azkenekoak Antropología feminista'(2008); Antropología del campo artístico: Del arte primitivo [...] al contemporáneo (2009); Ellos, «artistas» a secas; Ellas, «mujeres artistas»; que no es lo mismo (2011).