Laida Lertxundi (Bilbo, 1981) artista eta irakaslea da eta Los Angeles eta Euskal Herriaren artean bizi da. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala uztartuz...

jardunaldiak

llora cuando te pase_laida
2014 otsailak 17 - 2014 maiatzak 18

utskor: either/or

Norvegiako zirkulu artikoan, Lofoten uharteetan filmatutako 16 mm-tako artist film bat da, Utskor eskualdearen erretratu gisa egindako ikus-entzunezko field-recording-ez osatua. Espainiako Trantsizioko memoria politikoarekin eta Frederic Engelsen testu-zati batekin Familiaren, Jabetza pribatuaren eta Estatuaren jatorria gurutzatzen dira horiek. Utskor iraganeko garai eta leku historiko baten trazuak ezkutatzen dituen palinpsesto bat bihurtzen da. Pelikularen muntaia zatikatua eta garratza da, eta 80ko hamarkada hasierako Euskal Herriko testuinguru politikoa gogorarazten du. Amalgama familiar batean murgiltzen gara, eta pertsonaiak (ez dira aktoreak) oso gertu daude elkarrengandik, behar bezala definitutako familia-eginkizun tradizionalik ez izan arren. Horiek beren egunerokotasunean ikus ditzakegu dokumental eta fikzio arteko lan honetan, eta kamera uneoro dago presente, mekanismo gisa. Aktoreak ez diren pertsona horiek neorrealismo italiarreko pertsonaiak bezalakoak dira, hau da, beren egunerokotasunean topatzen ditugu, antzeztu beharrik gabe.

Beste leku batzuetara eramaten gaituen etxe-barkuak iragazkortasunezko ezinezko gune bat sortzen du Lofoteneko paisaia erradikalaren eta etxeko espazioen artean, habitat naturala sozialarekin elkartuz, gauerdiko eguzki baten laguntzaz. Era berean, aurten hil den Bobby Bland abeslariaren deep soul musika entzun dezakegu.

Ez dago espezialistarik edo teknikorik, eta horrek bereizten du, hain zuzen, artista-pelikula hau gainerako film laburretatik. Pantailan agertzen diren pertsonak filma sortzen ari diren berberak dira, eta horrela, errodaje-taldearen egitura disolbatu egiten da, zineko errodaje-mekanismoekin eta soinu sinkronizatuko grabazioarekin harreman fisikoa erraztuz. Jarduera tekniko horretan eta eszenaratze-uneen eta inprobisatutako benetako uneen arteko frikzioan oinarrituta, hau da, paisaia naturalaren eta errealaren, eta harekin elkarrizketan hasten diren kanpo-materialen arteko frikzioan oinarrituta, ingurune ludiko bat sortzen da. Bertan, guk sortzen ditugu arauak, guk egindako jolas bat balitz bezala, eta guri buruzko esperientzia bat izan dezakegu, homo-ludens espezimen gisa.