praktika artistikorako laguntzak

2020 otsailak 17 - 2020 martxoak 13

Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eta arte-lanari datxekion prozesualitatea bultzatu eta babesteko hautemandako beharrari erantzuteko, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du jarduera artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.

Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin. 

Testuinguru horretan egin da jarduera artistikoari zuzendutako laguntzen deialdia, oinarri hauen arabera:  

"Praktika artistikorako zuzendutako laguntzen oinarriak"

Oharra: Errolda ziurtagiriak EZ du egiaztatzen Egoitza fiskala EAEn. 
Aurkeztu beharreko dokumentua da egoitza fiskala egiaztatzen duen ziurtagiria ala 036 dokumentua nazionalen kasuan.

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 17an (astelehena) hasi eta martxoaren 13an (ostirala) bukatuko da; eta erabakia 2020ko martxoaren 20an (ostirala) jakinaraziko da, eremuak-en webgunearen eta sare sozialen bidez.


eremuak-en batzorde teknikoak, deialdian jaso diren proposamenak aztertu ondoren, Laida Lertxundi eta Tripak kolektiboa aukeratu dute 2020ko praktika artistikorako laguntzak jasotzeko.