sarrera

eremuak, praktika artistikoen testuingurua euskal esparruan inplementatzeko prestatutako espazioa da. eremuak-en helburu nagusia da artistentzat eta sortzaileentzat plataforma bat eskaintzea eta errealitate artistikoko behatoki gisa funtzionatzen duen lantokia prestatzea, non "sistema", "testuingurua", "komunitatea" eta "erakundea" bezalako nozioak paradigma saihetsezinak bihurtuko diren.

eremuak-ek bere ibilbidea 2010en hasi zuenez geroztik, arte garaikidea eta beste jarduera artistiko eta diskurtsiboak sozializatzea bilatzen du, ekoizpenaren eta difusioaren arteko beharrezko korrelazioan eraginez. Horrela, eremuak-ek deialdi ireki eta jarraitua bezala funtzionatzen du, sormenari, interpretazioari eta bitartekotzari lotutako proposamenak ekoizten dituena.

Halaber, eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturaren arloko jarduera garaikideentzat garrantzia duten beste gai batzuk jorratzeko, hitzaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. eremuak-en jomuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, berriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.

2020tik, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da eremuak programaren harrera-egoitza, Donostian. Aurretik, 2016tik 2019ra izan zen Azkuna Zentroa, Bilbon, Artiumen bidez bost urtez garatu ondoren, Gasteizen.

Lotura interesgarriak:

2016ko maiatzaren 3ko programa aurkezteko prentsaurrekoa.

2016ko maiatzaren 10ean emandako elkarrizketa Bizkaia Irratiko Talaipe saioan. Pello Irazu-k,  eremuak programaren batzordeko kideak, azaltzen ditu eremuak programaren helburuak eta azken aldian egiten ari ziren ekintzak, besteak beste, HARRIAK programa berriaren hainbat erakusketa. HARRIAK arte garaikideko programa da, arte bitartekaritzarako, erakusketarako eta dibulgaziorako espazio berriak sortzeko helburua duena.