Cadiz, Granada, Leicester, Bartzelona, Habana, Brighton, Almeria eta Bilbo izan dira nire etxeak, istorio guztien eszenatokiak...

souvenir

Souvenir helduentzako liburua da, bi istoriok osatua: ordaindutako fantasia sexuala hizpide duen “20 libras” eta fantasia sozial utopikoari heltzen dion “XXY”. Komiki eta liburu ilustratuaren formatua du. Gizarte-sistema antagonikoak azaltzen dira bertan, ardatz nagusi berberarekin, non kantuak, gogoetak eta errebeldiak partekatzen diren. Proiektu honetan “autofrikziozko" (Fils, Paris, Galilée,1977) istorioak sortzen dira. Diskurtso autoerreferentziala sartzen da eta alderantziz, borondate subjektiboz.

Liburua hainbat diziplinen bidez ehundutako erregistroa da: komikia, saiakera, poesia, pintura, dantza; aldi berean hainbat genero jorratzen ditu, hala nola, erotikoa, thrillerra, drama eta umore absurdoa, kutsu oniriko eta sinboliko handiarekin. Forma-eklektizismoa jorratzen duen lana eta esperimentua da, prozesuen arrastoa errespetatuz burutua.

“20 Libras”: dantza baten prezioa eta kanta baten denbora.

Kontzientzia erotikoaren erabilera instrumentalaz mintzo da istorioa, egoera jakin batean; bidaia-egunkariaren bidez egindako kronika korala da, bide horretan emakumeak eta gizonak, hiria eta ametsak hartzen dituena. Striptease-kluba, paisaia ilunak eta iraultza txikiak, Gillian atsoa eta bere oroimen hauskorra, esaterako.

“XXY”: utopia bat proiektatzen.

Zientzia-fikziozko istorio futurista, marrazkiekin eta taula gaineko pinturekin osatua. Gerra luze baten ondoren generoak misteriotsuki desagertu zirenekoa kontatzen du, tribu komunitate-sistema hermafrodita azaldu zenekoa. Testuan klase baten iragatea aipatzen da, eta baita denbora, lurraldea eta energia ere.

  • portada y contraportada de la publicación Souvenir de Grace Livingston
  • publicación Souvenir de Grace Livingston
  • publicación Souvenir de Grace Livingston
  • capítulo El Paseo de la publicación Souvenir de Grace Livingston
  • capítulo 20 Libras de la publicación Souvenir de Grace Livingston
  • capítulo Ídolos de la publicación Souvenir de Grace Livingstong
  • imagen del capítulo Ídolos, publicación Souvenir de Grace Livingston
  • capítulo Utopía de la publicación Souvenir de Grace Livingston
  • imagen del capítulo Utopía de la publicación Souvenir de Grace Livingston
  • capítulo El Recuerdo de la publicación Souvenir de Grace Livingston