Dublingo National College of Art and Desingen atera zuen lizentzia. 2009az geroztik, irakaslea da Kunsthal eskolan. Talde-erakusketa hauetan hartu du parte: 70´setentas (2003an), No somos nadie (2005ean), La ilusión del Pirata (2006an), Erreakzioa (2011n), Una imagen brutal (2014an) eta, berrikiago, Yo, la peor de todas (Oteiza Fundazioan, 2017-2018an) eta La Beauté du monde (Crypte Sainte-Eugénien, Biarritzen, 2018an).

sormen-bideoa

Donosti me protege inspiratzen nauten lagun batzuen parte hartzearekin grabatutako hainbat zatik eta eszenak osatutako bideoa da. Ideia batzuk aspaldikoak dira, baina gehiena azken urte honetakoa da. Hainbat topiko ukitzen dituen bideoa da: femeninoa eta maskulinoa, drogak, sexua, artea, amatasuna edo eromena. Hori guztia umore-dosi handiarekin. Umore sentikorra, fina eta sarkasmo-ukitukoa da. Gainera, baditu une goxo eta bihotzetikoak.

Uneren batean efektuak erabili dira; baina, gainerakoak estetika errealista eta xumeari eusten dio.

40 edo 60 minututan, izaki atipiko eta kalteberek osatutako istorioa kontatu nahi da.