you are entering a world of pain - juan pérez agirregoikoa

RMS, La Asociaciónek argitaratutako The Muntadas Syndrome gaur egun "arrakastadun artista"tzat jotzen denari buruzko hausnarketa garratza bazen, You Are Entering a World of Pain lanean, hausnarketa hori orokortu egin da. Argitalpen horretan, ikuslearentzat ezagunak diren irudiak daude jasota, baina bada zerbait, hitzez adierazterik ez dagoen eta bortitza eta lizuna den hartara eramaten gaituena, Lacanek "erreala" zeritzonarekin bat egiten duena, irudietan diskurtsotik kanpo geratu dena.

You Are Entering a World of Pain lanean zehar, gizakiaren jokabidea txakurrarenarekin alderatzen da, ugazabaren menpe egoteari lotuta dagoen animalia horrenarekin. Basatxakurra hezi egiten da, gizakiari ugazaba inposatzen zaion bezalaxe, gizarte-egituren, estatuaren eta kulturaren bitartez.